Zapatuan erabakiko da nor den Bizkaiko bertso talderik onena
Arrigorriagak hartuko ditu Taldekako Txapelketako finala, baita Eskolartekoak ere.
Hainbat herritan saioak egin eta gero, Bizkaiko Taldekako Txapelketako fase erabakigarriak Arrigorriagako eskolan jokatuko dira zapatuan [maiatzak 25]. Martxoaren 15a eta maiatzaren 3a bitartean zortzi kanporaketa jokatu dira, eta kanporaketa bakoitzeko talde irabazleak finalaurrekoetan kantatzeko aukera irabazi du, horrez gain, finalaurrekoetan parte hartuko duen bederatzigarren taldea zozketaz erabaki da.
Bertan izango dira Busturialdeko hiru ordezkari: Lau Buru, Troiako Zaldia eta Zapatilapeko txikliek. Hiru taldez osatutako hiru finalaurreko jokatuko dituzte, eta saio bakoitzeko irabazlea 22:00etan Elizondo jatetxean jokatuko den finalera sailkatuko da.
Ondorengoak izango dira saioak:
- 1. finalaurrekoa:
- Pirata bertso-taldea
-
Troiako zaldia
-
Zapatilapeko txikliek
-
2. finalaurrekoa::
-
LauBuru
-
LeartiBai+
-
Zornotzako Bertso Oskola
-
-
3. finalaurrekoa::
-
Durangalduek
-
Far West
-
Taket
-
Hala ere, Arrigorriagakoa egun osoko jaia izango da. Goizean Bizkaiko eskolarteko finalak jokatuko baitira. 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da eskolan. Bertan, 200 ume eta gaztetxo inguru batuko dira, eta adinaren arabera, 6 mailatan lehiatuko dute. Ostean, 11:30ean bat-bateko txapelketaren finala izango da. Eguerdian, eskolartekoa eta taldekakoa batuz, bazkaria egingo da, 14:30ean, paella erraldoia egingo da eskolako patioan bertan. Taldekako saio batetik besterako tarteak alaitzeko, gainera, Ein O taldea izango dute lagun.