Leire Sanchezen kartelak iragarriko ditu Busturiko jaiak
Iaz bezala, aurten ere Leire Sanchezen lana nagusitu da Busturiko jaietako kartel lehiaketan.
Busturiko Jai Batzordeak jaiaetako kartel lehiaketako irabazlea aukeratu du, Leire Sanchez. Lau kartel proposamen aurkeztu dira txapelketara eta, aurreko urtean bezala, aurten ere Sanchezen lana izango da jaiak iragarriko dituena. Egileak 400 euroko saria jasoko du. Kartel lehiaketara aurkeztu diren lanak kultur etxean daude ikusgai.
Kartel irabazlea aukeratu duen epaimahaia Rosa Mari Gabantxok, Nagore Lartitegik eta Joseba Barrenetxeak osatu dute, eta Busturiko Udal ordezkariek irabazlea zoriontzeagaz batera, epaimahaikideen lana eskertu du.