Bihotz-biriketako bizkortzea herritarrei hurreratuz
Amaia Onaindia Agundez erizainak bihotz-biriketako bizkortzearen inguruko ikastaro praktikoa eta teorikoa eman zuen iragan barikuan [maiatzak 10], Mendatako Elizosteko aretoan. Hainbat herritar bertaratu ziren 18:30ean hasitako tailerrera, bihotz-biriketako bizkortzea langai garrantzitsua den jakitun. Helburu nagusietako bat udalerrian dauden desfibriladoreak erabiltzen irakastea izan zen, tankerako larrialdi egoera batean segurtasunez baliatu ahal izateko.
Besteren artean, mendatarrek Heimlich maniobra egoki zelan egin ikasi zuten, Onaindiaren eskutik. Ikastaroaren alderdi teorikoaren eta praktikoaren artean, gainera, kafetarako tartea ere eduki zutn bertaratu zirenek; giro atsegina eta hurrekoa, horrenbestez, ez zen falta izan.