XIV. Herri Martxa hartuko du domekan Foruak
Domekan [maiatzak 12] egingo dute martxa, eta parte hartzaileak 10:30ean abiatuko dira udaletxetik.
Foruko Udalak antolatuta, XIV. Foruko Herri Martxan batuko dira foruarrak domekan [maiatzak 12]. Herri Martxan parte hartu gura dutenek 10:30ean egon beharko dute udaletxe aurrean, bertatik aterako baitira.
Aurrekoetan egin bezala, familian, heldu zein nagusiek egiteko ibilbide aproposa dela azaldu dute antolatzaileek, ibilbide “erraza” baita. Hain zuzen ere, 8,86km kilometroko ibilbidea egingo dute; pare bat ordutan amaitzeko modukoa dela aurreikusi dute. Iaz 60 ibiltari inguru elkartu ziren martxa egiteko.
Martxan parte hartzeko ez da aurretiaz izena eman behar, eta doan da. Foruko udal ordezkariek martxan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.