Asentzio Jaiak ospatuko dituzte ereñotarrek
Zapatuan [maiatzak 11] Baserritarren Eguna da askotariko ekintzekin.
Ereñon Asentzio Jaiak ospatuko dituzte eguenean [amaitzak 9] hasi eta domekara arte [maiatzak 12]. Eguenean [maiatzak 9] da Asentzio Eguna eta meza elkartuko dira ereñotarrak eta ostean pintxo dastaketa egingo dute. Ospakizun egun nagusia, berriz, zapatua [maiatzak 11] izango da Baserritarren Egun handiagaz.
Gerandape kirol klubak, inguruko ostalariek eta udalak elkarlanean beste urte batez antolatuko dute. 11:30ean hasiko dute eguna herriko produktuen azokagaz, plazan elkartuko dira, euria egin ez gero frontoian. Herriko eta denetariko produktuez gain, artisautza produktuak eskuragarri jarriko dituzte. Ondoren inguruko upategien eskutik, txakolin dastaketa egingo dute plazan, eta 13:00etatik aurrera, ardi triskilatze erakusketa egongo da. Taloa dastatzeko aukera ere egongo da, izan ere, herriko andreak ariko dira taloa eta txorizo errea prestatzen. ADES espeleologia elkarteak ere argazki erakusketa jarriko du.
Domekan [maiatzak 12], berriz, ereñotarrek elkartzeko eguna izango da. 14:30ean herri bazkaria egingo dute eta 18:00etan Meganeuras bikoak kontzertua eskaniko du San Migel elizan.