Warhammer 4.000 V. lehiaketa hartuko du Bermeoko Artza frontoiak
Hiru partida jokatuko dituzte zapatuan [maiatzak 4], goiz eta arratsaldez, eta domekan [maiatzak 5] bi.
Bigarren urtez jarraian, Warhammer munduak Bermeoko Artza frontoia hartuko du asteburu oso batez. Bermeoko Rol eskola elkarteak antolatuta, bihar eta etzi [maiatzak 4 eta 5] Warhammer 4.000 V. Lehiaketa jokatuko dute 100 parte hartzaile baino gehiagok. Zapatuan eta domekan ariko dira lehian nor baino nor gehiago. Hiru partida jokatuko dituzte zapatuan, goiz eta arratsaldez, eta domekan bi. Guztiak amaitzen dituztenean, 14:00ak eta 15:00ak artean, aurreikusten dute sari banaketa ekitaldia egitea.
Iaz, hainbat eskakizunen ostean, lehen aldiz egin zuten frontoian eta aurten errepikatzea lortu dute. ““Leku handiagoa da eta herritarrengandik hurbilago gaude, eta garrantzitsua da guretzat”. Hain zuzen ere, herritarrek bertaratzeko aukera izango dute eta Warhammer mundua ezagutzeko eta barneratzeko deia egin diete. Bermeo plaza garrantzitsuan bilakatu baita azken urteetan, bere izena egin du eta parte hartzaile askoren agendan sartzea lortu du herriko txapelketak.