Itsas Adar futbol campusa, Busturian
Campusa ekainaren 24tik 28ra egingo dute, Axpeko Itxas Adar futbol zelaian. Izen emateko azken eguna ekainaren 8a izango da.
Argazkia: Busturiko Udala Jose Maria Uzelai Herri Eskolak Itsas Adar 2024 futbol campusa antolatu du Busturiko Udalgaz batera. Azaldu dutenez, 5 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da, eta bost eguneko iraupena izango du: ekainaren 24tik 28ra.
Axpeko Itxas Adar futbol zelaian egingo dute, 9:00etatik 14:00etara. Campusaren prezioa 80 eurokoa izango da, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute kartelean dagoen QRaren bitartez galdetegia beteta. Horretan, besteak beste, umearen zein gurasoen izen-abizenak, baimenak, kontakturako telefono zenbakia eta helbide elektronioa eta kamisetaren neurria jarri beharko dira. Izen emateko azken eguna ekainaren 8a [zapatua] izango da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 661 63 02 21 telefono zenbakira deitu edo gurasoelkartea@uzelai.eus helbide elektronikora idazteko aukera dute.