Foruko Udalak udal hondakinak tratatzeko landekitza-hitzarmena onartu du
Hitzarmenak hondakinak murrizteko "beharrezko bitartekoa" dela azaldu dute jeltzaleek. Lankidetza gehiengo osoz onartu da, EAJren aldeko botoekin; EH Bilduk, berriz, kontra bozkatu du.
Udal hondakinak tratatzeko zerbitzua emateko, Bizkaiko Foru Aldundiagaz lankidetza-hitzarmena sinatzea onartu zuen Foruko Udalak osoko bilkuran. Hitzarmena gehiengo osoz onartu zen, EAJren aldeko botoekin; EH Bilduk kontra bozkatu zuen.
EH Bilduko bozeramaileak hondakinak biltzeak haien ondorengo kudeaketa baldintzatzen duela esanez argudiatu zuen kontrako botoa: “Foruan ez da behar adina birziklatzen, beraz, lehenik eta behin hori aldatzen saiatu behar gara, gero hondakin horiek behar bezlaa kuadeatu ahal izateko”. Era berean, hondakinak behar bezala bilduko balira kudeaketa nabarmen murriztuko litzatekela argudiatu zuen.
Hitzarmenaren arabera hondakinen kudeaketa Bilboko birziklatze-instalazio batean egingo da. Ezker subiranisten ustetan, egokiena, neurri handi batean behintzat, birziklatzea herrian egin ahal izatea litzateke egokiena, besteak beste, “konpostajearen bidez”. Gizartea behar horretaz “mentalizatzen” saiatzeko beharra dagoela defendatu zuten.
EH Bilduren berbaldia amaituta, Mikel Magunazelaia Pinaga Foruko alkateak hartu zuen hitza. EAJ “hondakinak murriztearen alde” dagoela azpimarratu zuen, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren landekidetza helburu hori betetzeko “beharrezko bitartekoa” dela defendatu zuen.
Kudeaketa jasangarria. Hitzarmenean aipatzen denez, Bizkaiko Foru Aldundiak, udal hondakinei dagokienez, “jasangarritasunera bideratutako kudeaketaren aldeko apustua” egiten du; hala, horien kudeaketarako aukeren “hierarkia komunitarioarekin bat” egin eta bertako baliabide gehienak aprobetxatzeko helburua du.
Azaltzen denez, lehenenengo prebentzio-jarduerak garatu behar dira, “birziklatzeko eta balioa emateko” jarduerekin batera. Ostean, hondakinen gainerako zatia “modu seguruan” deuseztatuko da, “arriskugarritasuna murriztu ostean”.
Aldundiaren eta udalaren iritziz. “ingurumenarekiko ondorio negatiboak prebenitu behar dira, baita ingurumena babesteko gehieneko neurriak hartu ere”.