Eusko Jaurlaritza Eremu Degradatuko auzokideekin batuko da
Auzoari, osasunari eta elkarbizitzari buruz hitz egiteko bi hitzordu jarri dituzte, maiatzaren 6 eta 7an.
Eusko Jaurlaritza Eremu Degradatuko kale eta plazak nola hobetu daitezkeen ezagutzeko proiektu bat lantzen ari da: horretarako, Kurtxio, Itxasbegi, Iparragirre, Zarragoitxi, Txibitxiaga eta Santamañe Eremu Degradatuko auzokideen iritziak jaso nahi dituzte.
Auzoari, osasunari eta elkarbizitzari buruz hitz egiteko bi hitzordu jarri dituzte, eta biztanlei parte hartzeko deia egin die. Lehenengo hitzordua maiatzaren 6an [astelehena] izango da, 18:00etan, Opengelan (Santamañe, 5). Azaldu dutenez merienda egingo dute. Hurrengo egunean, maiatzaren 7an [martitzena], berriz, Opengelatik hasita, auzotik ibilbide bat egingo dute. Hitzordua 11:00etan jarri dute.