'Loa eta Laia'k atal berri bat aurkeztu du Eskola Jazarpenaren aurkako egunerako
Eguenerako [maiatzak 2] ikusgarri dago Josu Bergarak sortutako marrazki bizidunen istorio berria.
Ez utzi inor atzean deitzen da Josu Bergara eta Paul Caballerok sortutako Loa eta Laia telesailaren azken atala. Hain zuzen ere, Eskola Jazarpenaren aurkako egunerako [maiatzak 2] beste atal bat sortu dute mezu “garrantzitsu bat” zabaltzeko helburuagaz: “Familiak, hezkuntza-zentroak, erakundeak eta gizartea orokorrean eskola-jazarpenaren egoerekin amaitzeko konpromiso argia hartu behar dugu. Gaia mamitsua eta sakona izan arren, etxeko txikiei modu eraikitzailean eta argian azaltzeko sortu dugu”.
Loa eta Laia proiektuaren ardatza musika eta pertsonaia animatuak dira, eta Loa eta Laia dira protagonistak. Euskal kultura transmititzearen helburuagaz batera, sortzaileek beste ardatz bat “oso argi bat” izan zuten hasieratik sortzaileek: genero-berdintasunaren alde lan egitea. “Ohartuta marrazki bizidun gehienen protagonista nagusiak mutilak direla eta neskak protagonistak izatekotan oso rol estereotipatuak izaten dituztela, Loa eta Laia pertsonaiak neskak izatea erabaki zuten eta liderrak eta taldearen gidariak, gainera”.
Loa eta Laiak etxeko gazteentzat euskaraz garatutako eta gure errealitatetik hurbil dauden edukiak izateko beharrari erantzuten dio, “kapitulu guztiak irizpide pedagogiko eta didaktikoekin lantzen dira”. Horrela, asko bereziki erabilgarriak dira eguneroko ohiturak lantzeko.