Bermeoko Udalak lehentasunak, zeremonia eta protokoloa arautzen dituen udal ordenantza aldatuko du
Aldaketa gehiengo osoz onartu zen, EH Bildu eta Guzanen aldeko botoekin; EAJk kontra bozkatu zuen. Aldaketekin "instituzioaren akonfesionalitatea" bermatu nahi du udal gobernuak.
Bermeoko Udalak lehentasunak, zeremonia eta protokoloa arautzen dituen udal ordenantza aldatuko du. Erabakia gehiengo osoz onartu zuten aurreko egueneko osoko bilkuran, EH Bildu eta Guzanen aldeko botoekin. EAJk kontra bozkatu zuen.
Udal gobernuaren ustez, egun indarrean dagoen udal gobernantzak ez ditu “herritar guztien sentsibilizazioak” kontuan hartzen, eta “zehaztapen batzuk” aldatu beharra dagoela deritzo. Adierazi dutenez, aldaketa horren helburua protokolizatuta dauen jaiak “ahalik eta inklusiboenak” izatea da.
Lehentasunak, zeremonia eta protokoloa arautzen dituen udal ordenantza aldatuta, batez ere “instituzioaren akonfesionalitatea bermatu” nahi dutela azaldu zuen Endika Etxebarria Telleria Kultura zinegotziak. Era berean, tradizioak mantentzearen beharra azpimarratu zuen, “baina gaurkatuta”: “Herrian sentsibilitate erlijioso eta ez-erlijioso ugari daude, eta udal protokoloa horietara guztietara egokitu behar dela uste dugu”.
Terminologia ere kasu batzuetan egokitu egin dela iragarri zuten, hala, esaterako, elizateak berba udalerriagarik aldatu da. Aldaketa prozesuaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean entzunaldi epea zabalduko dutela ere aurreratuz zuten.