2.000tik gora gerlari, oztopo guztiak gaindituz
Jone Muñecas eta Roberto Garay izan ziren elite mailako txapeldunak.

2.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten domekan, Gernika- Lumoko Gerlarien Erronkan. Denetariko probak gainditu behar izan zituzten nazioartean ospea duen oztopo lasterketa gogorrean. Sei eta hamar kilometroko lasterketak izan zituzten aukeran, eta, denetariko oztopoak gainditu ostean, Jone Muñecas eta Roberto Garay izan ziren elite mailako txapeldunak.






















































































































































































































































































































































































