Troiako Zaldiak taldeak taldekako finalaurrekoetarako txartela lortu du
Maiatzaren 25eko Arrigorriagako saiorako Busturialdeko Lauburu taldea ere sailkatuta dago.
Joan de zapatuan [apirilak 20] Leioako saioan ere kanpoko taldeak lortu zuen maiatzaren 25eko Arrigorriagako finalaurrekoetarako txartela. Kasu honetan, Uribe Kostako Leioatik Leioara eta Busturialdeko Troiako zaldia taldeen artean jokatu zuten saioa. Janire Arrizabalaga, Ander Arrien, Beñat Bilbao, Koldo Gezuraga, Jokin Antsotegi, Imanol Ziluaga, Ander Elortegi eta Jokin Abaituak osatzen dute eskualdeko taldea. Giroa freskoa izan arren, Sustrai Taberna eta AsuaBerri tabernen kanpoko aldean egin zituzten saio puntuagarri biak. Hirugarren saioan librean aritu ziren taldeak. Busturialdekoak nagusitu ziren eta eskualdeko Lauburu taldeagaz batera ariko dira hurrengo kanporaketan.