Hegaluze Sarirako proposamenak aurkezteko epea, zabalik
Hautagaien proposamena egiteko azken eguna maiatzaren 1a [eguaztena] izango da; irabazlea maiatzaren 17an jakinaraziko dute, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian.
Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian banatuko den Hegaluze Saria jasotzeko hautagaiak proposatzeko epea zabaldu da. Saria Bermeoren izena zabaldu eta goratu edo herriaren alde lan egin duenari ematen zaio. Hegaluze Sariaren banatzen den 27. aldia izango da aurtengoa.
Hegaluze Sariak ekintza puntual edo jarraipen profesionala saritzen dittu, eta pertsona, erakunde, elkarte, entitate, enpresa edo proiektu batek jaso dezake. Urtero legez, herritarrek proposamenak aurkeztu ditzakete eta horiek rlo guztietakoak izan daitezke: kirola, enpresa, kultura, gizartea…
Hautagaiak aurkezteko azken eguna maiatzaren 1a [eguaztena] izango da, eta irabazlea maiatzaren 17an [barikua] jakinaraziko dute, Arrain Azokaren 30. aldiaren inaugurazio ekitaldian. Irabazlea Arrain Azoka Elkarteak erabakiko du, eta aurreratu dutenez, hautagiai batentzako proposamen asko egongo balira, bat izatea bezala hartuko dute, bozktarik egin barik.
Proposamenak aurkeztu nahi dituzten herritarrek orri batean idatzi beharko dituzte aukeratuaren datuak eta proposamenaren zergatia. Bi modutara helarazi ahalko dituzte proposamenak: Bermeoko Udal Turismo Bulgoan edota turismoa@bermeo.eus helbide elektronikora idatzita.