Barruan duten idazlea plazaratu dute
Gernikako Institutuko Literatura Lehiaketaren sariak banatu dituzte, Lizeo Antzokian. Antzerkiak, mago ikuskizuna eta Iban Martini egindako elkarrizketakk girotu dute sari banaketa saioa.
Gernikako Institutuko Literatura Lehiaketaren sariak banatu zituzten eguenean (martxoak 21), Lizeo Antzokian. Institutuko literatur eguna ospatu zuten: irakurleena eta idazleena. Aurkezleen esanetan, literatur zaleek bakarrik ez, horren zaleak ez direnek ere parte hartu dute lehiaketan. Hori baitzen helburua, era aske batean tetxuak sortu eta istorioak kontatzeko espazio bat eskaintzea. Irakasleek irakurri dituzten obretan denetariko istorioak aurkitu dituzte; uste dute idazleetako bakoitzak istorio bat duela barruan kontatzeko.
Saioaren protagonista nagusiak sari banaketak izan ziren arren, denetariko ekintzek osatu zuten ekitaldia. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak arduratu ziren kultur goizari hasiera emateaz. Antzerki bat antzeztu zuten. Txalo zaparrada mordoa eragin zituen antzerkia. Euskalkien inguruko antzerkia izan zen Amaia Gorostiza irakasleak zuzendutakoa. Aktoreek gernikarrek osatutako ikasgela bat islatu zuten. Bat-batean, euskara batuaren ikuskatzaile bi sartu ziren ikasgelara. Ikasleek gernikako euskalkia erabiltzen zuten uneoro, ikuskatzaileek zuzenketak egiten zituzten. Baina ez zuten helburua lortu: euskara batuaz hiz egitea, eta amore emanda, alde egin zuten. Gaia ondo jorratuta egon arren, antzezleen antzezteko talentuak eragin zituen txalo zalapartak.
Andoni Agirre Gernika BHIko zuzendariak idaztearen garrantziaz hitz egin zuen sari banaketan: “Pila bat idazle ikusten ditut hemen. Harro egoteko moduan gaude. Denok dakigu idaztea oso garrantzitsua dela. Ideiak ordenatzeko, mezu bat aukeratzeko edo hitz egokia aukeratzeko. Idazteak gure barruko pentsaerak plazaratzeko balio digu. Guretzako, beste batzuentzako eta betiko idatzita egratzen den zerbait dira gure idazkiak. Idazteaz gain, euskaraz idazten adugu, euskara indartu, plazaratu eta sendotzen dugu. Zuolako idazleekin entzuagoak izango gara. Jarraitu idazten, eta euskaraz bada, askoz hobeto”.
Institutuko ikaslea den Julen Goikoetxea magoak entretenitu zituen saiora hurbildutako ikaslea eta irakasleak. Batez ere, sokekin egindako trikimailuekin txunditu zituen ikusleak. Goikoetxeak Gorka Irazabal pianistaren laguntza izan zuen ikuskizunean zehar.
Iban Martin izan zen aurtongo gonbidatua. Martini egindako elkarrizketa proiektatu zuten Lizeo Antzokiko pantaila handian, eta batez ere, gernikarrak El Conquistador saioan izandako ibilbideaz hitz egin zuten elkarrizketak iraun zituen 7 minutuetan.
Martinez gain, Andoni Agirre institutuko zuzendariak eta Ziortza Bilbao Euskara zinegotziak banatu zituzten sariak.
C Kategorian (DBH 2. maila) aurkeztutako lan guztien artean, epaimahaiak erabakita 22 finalista izan dira. Ane Etxebarria Uriak jantzi du txapela Hartzatxo panpina lanagatik. Sinead Ryan Etxebarria, Mitologia lanarekin izan da bigarrena eta Jare Mugira Elortza hirugarrenarekin.
B kategorian (DBH 4. maila), bi lehiaketa egon dira: prosa eta poesia. Prosan, berdinketa egon denez, bi ikaslek jaso dute txapela: Ugaitz Azillona Duranak, Liburu berezia lanagaz, eta Udane Martin Perezek Hego Askeak lanagaz, eta poesiako txapelduna Magali Jaio Bilbao izan da, Amatxo, zer da libre izatea? olerkiagatik.
A kategorian (Batxillergoko 2. maila), ere berdinketa egon d. Nahia Ercilla Gogeascoecheak, Norena da zigorra? lanagatik, eta Amale Lavin Elgezabalek, Tren bdaia lanagatik jantzi dute txapela. Garoa Oleaga Goikolea geratu da bigarren postuan, Beranduegi lanarekin, eta herriko komertzioan gastatzeko bonoa eskuratu du.
Txapeldunez gain, finalista guztiek jaso dituzte diplomak. Gainera, aipamen bereziek eta bigarren eta hirugarren sailkatuek diplomaz gain, bono bana ere jaso dute. Aurkezleek gogoratu bezala, “orri zuri baten aurrean jarri eta sortzera ausartze hutsagatik” denek merezi dute saria.