Elkartasun deiadarra zabaldu dute, Nabarniztik Palestinara
Nabarnizko Udalak deituta, Elkartasun deiadarra Palestinako herriarekin. Stop genozidioa! lelopean, Palestinaren aldeko elkarretaratzean 45 herritar inguru batu ziren, domeka eguerdian [martxoak 17], Elexaldeko Plazan.
Hain zuzen ere, Donostian kulturgileek Palestinako genozidioa eteteko eskatu zuten egun berean eduki zuten hitzordua, eta zehaztu dutenez, Gernika-Palestina herri plataformaren parte izan zen domekako mobilizazioa.