Garbigune mugikorra, Busturian
Eguaztenera arte [martxoak 20] egongo da Busturiko Axpe auzoan kokatuta. Herritarrentzat birziklapena "errazagoa" egitea du helburu.
Garbigune Mugikorra Busturian egongo da eguaztenera [martxoak 20] arte. Birziklapena herritarrentzat “errazagoa eta hurbilagoa” egitea du helburu Garbigune Mugikorrak: ohiko garbiguneetara joan beharrean, biztanleek herrian bertan ere birziklatzeko aukera izatea.
Busturiako Axpe auzoan kokatu dute, Andra Mari elizaren ondoan. Ondorengoak dira busturitarrek Garbigune Mugikorrean bota ditzaketen produktuak: etxeko tresna txikiak, ezkaratzeko tresneria, erabilitako olioa (ontzi txikietan), sakelako telefonoak, kableak, pintura zein disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko nahiz plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.