Altamira eta Bekosaiz biribilgunea arteko bidea asfaltatuko dute
Bihartik [martxoak 19] eta barikura arte bide horretako zirkulazioa eten egingo dute, 08:00etatik 18:00etara artean.
Landa bideak hobetzeko proiektua martxan jarriko du Busturiko Udalak. Bihartik [martxoak 19] eta barikura [martxoak 22] bitartean, Altamira eta Bekosaiz biribilgunea arteko bidea asfaltatuko dute, eta zirkulazioa eten egingo da.
Asfaltatze lanen lehen tartea Altamira eta Bidetxea artekoa izango da; bigarrena, Bidetxe eta San Bartolome baselizara bitartekoa; hirugarrenak, azken tarteak, San Bartolome baseliza eta Bekosaiz biribilgunea batuko ditu. Udalak iragarri duenez, zirkulazioa eten egingo da, bi noranzkoetan, 08:00etatik 18:00etara. Lanak amaitu ahala sartu ahal izango da.