Zain Dezagun Urdaibaik ekimen berri bat aurkeztuko du, 'Erreserbak 40' lelopean
Aurkezpena gaur (martxoak 6) izango da, 18:00etan, Elai Alai aretoan. Erreserbak 40 lelopean gaur bertan ipiniko dute martxan ekimena, eta horren nondik norakoak eta lan-lerroak azalduko dituzte agerraldian.
Zain Dezagun Urdaibai Auzo Elkartearen (ZDU) ordezkariek adierazi dute ekimenaren helburu nagusia “UNESCO Urdaibai Biosfera Erreserbara ekarraraztea dela, bertoko agenteekin batera egoeren azterketa zabala egin eta, abenduaren 6a baino lehenago bere diagnostikoa publiko egin dezan”. Izan ere, azaldu dutenez, UNESCOk Urdaibai Biosferaren Erreserba izendatuta, M&B (Man&Biosphere) programan sartu zen orain dela lau hamarkada. Zehazki, abenduaren 6an beteko dira 40 urte. Hala bada, bederatzi hilabetez iraungo duen ekimena izatea da euren asmoa.