Euripean ere, herriko merkataritza bultzatuz
Gernika-Lumoko merkataritza eta giro sozio-kulturala dinamizatzea da azokaren helburua. Denetariko produktuak erosteko aukera eskaintzeaz gain, bihar arte [martxoak 3] askotariko ikuskizunak egongo dira ikusgai udalerriko kaleetan.
Gozokiak, gazta, belarritakoak, ogia, arropa… Deneterik aurkitu daiteke Gernikako Merkatari Elkartuakek antolatu duen Neguko Merkatuan. Musika, borroka ikuskizunak eta umeentzako antzerki emanaldiak ere ez dira falta asteburu honetan denboran atzera, Erdi Arora jauzia egin duen Gernika-Lumon.Ā GMEn parte diren 50 establizamendu baino gehiago bildu dira merkatuan, Gernikan erosi ta Erdi Aroa bizi lelopean.
Atzo [martxoak 1] inauguratu zuten azoka, eta merkatarien mesederako, eguraldia lagun izan zuten. Gaur goizean [martxoak 2], ordea, euria nahi gabeko protagonista bihurtu da Gernikan: herriko hainbat saltzailek denda kanpoan zituzten postuak kendu behar izan dituzte, eta beste asko Merkatu plazan babestu dira. Merkatariek adierazi dutenez, atzoko eguna “lasaia” izan zen, eta gaurkoa eguna ere hala amaituko dela aurreikusten dute. Bihar dendak itxita egongo dira, baina astelehenean, merkatu eguna izanik, salmentek gora egitea espero dute.
Gernika-Lumoko merkataritza eta giro sozio-kulturala dinamizatzea dira azokaren helburu magusiak. Merkatariek aitortu dutenez, “Gernikan egoera ez da idealeana, ez da asko saltzen”. Horregatik, pentsatu zuten azoka “jendea kalera irteteko” eta “giro ona” sortzeko aukera aproposa izan zitekeela Neguko Merkatua.
Gizartearen kontsumo ohiturak nabarmen aldatu egin direla nabarmendu dute saltzaileek: “Jende asko kuxkuxean aritzen da eta halako batean eskaintzaren bat aurkituz gero, erosi egiten dute. Hala ere, orokorrean merkataritza-guneak edo online erosketak izaten dira lehen aukerak”. Uste dute azokagaz ohikoa baino kuxkuxero gehiago atera daitezkeela kaleera, eta agian, salmentak areagotu. Hala ere, merkatari batzuen ustez, azoka “beranduegi” iritsi da: “Jendea nekatuta dago, eta dagoeneko Aste Santuko oporrak edo bestelako gastuei begira dago”.
Gernikako kaleetan jarri dituzten postuei dagokionez, berriz, gozo-dendak izan dira jende gehien pilatu dutenak. Zenbait postuk, gainera, arazoak izan dituzte euria eta haizearekin, eta une batez postuak itxi eta plastikoz estali behar izan dituzte.
Ikuskizunak. Eguraldiak zenbait ikuskizun lekuz aldatu beharra ekarri du, esate baterako, Ugna Recnun borrokalarien espektakulua. Erdi Aroko Borroken Mundu Txapelketan 5. geratu zen taldearen ikuskizuna San Juan Ibarran izatea aurreikusita bazegoen ere, Merkatu plazan egin behar izan dute. Kaleetan zehar egitekoak ziren bestelako antzerki eta musika ikuskizunak ere Merkatu plazara aldatu behar izan dituzte.
Gernikako Neguko Merkatuak astelehenera arte [martxoak 4] iraungo badu ere, herriko komertzioak bihar itzita egongo dira. Ikuskizunak eta herriko hainbat kaletan kokatuta dauden postuak berriz, zabalik egongo dira.