Punta-puntako zerbitzuak eskuragarri, herrian
Laguntzea eta sendatzea. Lorederrek filosofia sinple baina boteretsua dauka: pazienteei barneko zein kanpoko gaitzak hobetzen lagunduko dieten zerbitzuak eskaintzea. Ikuspegi holistikoa daukate: oso ondo kualifikatutako profesional taldearen eskutik, osasuna berregituratzen eta orekatzen jartzen dute arreta.
Pazienteari hurbileko zerbitzua eskaintzeagatik nabarmentzen dira. Diziplinarteko taldea da, eta pazientearekin konektatu nahi dute, hainbat arlo landuz, beti ere desberdin egiten dituen kalitatea eta konpromisoa eskainiz.
Zerbitzuen artean, naturopatia, akupuntura, omeopatia, nutrizionista, terapia emozionala eta estetika holistikoa eskaintzen dituzte.
Horrez gain, askotariko tresna eta tratamenduak erabiltzen dituzte, eta besteak beste, analisi mikroekologikoak egiten dituzte. «Mikrobiota aztertzen dugu bai ileekin bai gorozkiekin, eta test epigenetikoak ere egiten ditugu. Horietatik ateratako informazioa erabiltzen dugu bezeroak aurretik dituen patologiak orekatzeko, edo, bestela, osasuntsu egonda ere, desorekaren bat badago bitaminetan, mineraletan, proteinetan etab. orekatzeko».
Azterketa eta jarraipen koordinatua
Analisia eta ondorengo jarraipenaren bermea ematen ditu Lorederrek. Gainera, arazoren bat egonez gero, oreka lortzeko edo berreskuratzeko lantalde osoaren artean aztertzen dute egoera, ahalik eta erantzun onena emateko: «Koordinazioa funtsezkoa da. Arlo guztiak lantzen ditugu, eta, horregatik, desoreka zerk eragiten duen jakin dezakegu».
Heste meharreko bakteriak desorekatzean sortzen diren Sibo arazoak ere lantzen dituzte, umeetatik helduetara.
Punta-puntako zerbitzuak eta punta-puntako produktu espezifikoak bermatzen ditu Lorederrek. Denetarikoa, askotarikoa topatu daiteke bertan, eta bezeroak behar duena eskuratzen dute.
Zerbitzu arina eskaintzen du, eta etxez etxeko bidalketak egiten dituzte, bizum bidez ordaintzeko aukera emanda. Bezeroari erosotasuna eman asmoz, WhatsApp bidez eskariak egin daitezke, 647 85 90 59 telefonora idatzita. Era berean, zerbitzuetarako ordutegi malgutasuna daukate, bezeroaren beharrizanen araberakoa. Merkataritza-ordutegitik kanpo hartzen dituzte aurretiazko hitzorduak.
Lorederrek arazoaren sorburura iristeko konpromisoa hartzen du, horrela osasun egoera optimoa lortzeko.