Emakumeen lanari aitortza
Zortzigarrenez batu dira Gernika-Lumoko Batzarretxean Bizkaiko emakume hautetsiak. Gizonezkoen eta andrazkoen arteko bardintasunean aurre egiteko jai eta aldarrikapen giroan ekin diote egunari.
Zortzigarrenez batu dira Gernika-Lumoko Batzar Etxean Bizkaiko emakume hautetsiak; martxoaren 8aren atarian batzen dira urtero. Genero berdintasunaren alde egiten den borroka irudikatzea da ekitaldiaren helburua, eta nabarmendu diren andra edo entitatei errekonozimendua egiten zaie. Gaurkoan, Bizkaiko Batzar Nagusiek sinatutako Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) adierazpen instituzionala irakurri dute, eta Bilboko San Luis LHko ikasketxeak Kontzilia proiektuaren barruan bere beharginentzako bateratze-neurriak ezarteko egindako lana autortu da.
Gernikako Arbolaren ondoan heman diote hasiera EUDELek anolatutako ekitaldiari. Gizonezkoen eta andrazkoen arteko bardintasunean aurre egiteko jai eta aldarrikapen giroan ekin diote egunari. Beti Jai Alai dantza taldeko andrazkoek Lekeitioko Andrazkoen Aurreskoa dantzatu dute, antzinako erara jantzita. Ostean, emakume hautetsiak,
bardintasunaren oroimenezko zapiak jantzita, hemiziklora sartu dira. Batzarretarako dei tradizionala adarragaz eginez hasi da bilkura berezia, Gernikako Batzar Etxeko osoko bilkuren aretoan.
Otaduik, kamarako lehendakariak, nabarmendu duenez, gaurko eguna “ezinbesteko” hitzordua da, Bizkaiko andrentzat. “Bardintasunezko gizarte baten alde borrokatzeko, eta esparru guztietan bardintasun eraginkorra eskatzeko altxatzen dugu ahotsa”, adierazi du Otaduik.
Karmele Tubilla Artetxe, Santurtziko alkateak, Ima Garrastatxu Urbaneja, Durangoko zinegotziak, María José Blanco Gavieiro, Portugaleteko alkateordeak, Natalia Aranduy Zuazagoitia, Getxoko zinegotziak eta Alba Gutiérrez Gómez, Zornotzako zinegotziak EUDELek idatzitako Adierazpen Instituzionala irakurri dute. Batzar Nagusiek ere sinatu dute adierazpena. Andrazkoak historikoki ahaztu izanaren erreparazioan ipini dute arretea adierazpenean. “Udal bakoitzaren aukera eta ardura da emakume belaunaldien historia berreskuratzea eta andrazkoek eta borroka feministek udalerrietako bizimoduari egindako ekarpenaren balioa aitortzea, gaur egungo adineko andren belaunalditik hasita”, dio adierazpenak.
Ostean, Maren abeslari gernika-lumotarrak hartu du berba, eta bere belaunaldiarentzat “bateratze erantzunkideak”, aurtengo topaketearen leit motiv-ak, zer esan gura dauen azaldu du, gazte-ikuspegiagaz. Artista gazteak emon dio amaierea ekitaldiari, Gernikako Arbola kantatuz Batzar Etxean bertan ikusgai dagoan Iparragire bardoaren gitarra historiko eta barrituagaz. Lehenago, Tania Llasera Alberdi bilbotar komunikatzaile eta aktoreak azaldu du leit motiv-aren inguruan duen iritzia.
Edizio honetan, Andrazkoen Batzarrak San Luis ikastetxeari egin dioautortza, gizarte bardinzaleagoa lortzeko egindako ekarpenagaitik. Leire Ovejerok, Bilboko LHko ikastetxe horretako Bardintasun eta Kontziliazino Planaren arduradunak jaso du saria. Familia eta lana bateragarri egitearen alde ikastetxeko zuzendaritzak bere langileen artean martxan jarri ditue ekimenak azaldu ditu. Kontzilia Komunidadeko talde eragileko kideetako bat da Ovejero. Izen horregaz alkartu dira familia, lana eta bizitza personala bateragarri egiteko konpromisoa hartu duten enpresa batzuk, Eusko Jaurlaritzak babestuta.
Batzarra amaitutakoan, Gernikako Arbolaren alboan atara dute argazkia hurbildutako guztiek. Oihu eginez, kontziliazino erantzunkidea aldarrikatze zuten bitartean atera dute argazkia.