Martxoaren 8an zabalduko dituzte berriro Gaztelugatxerako sarbideak
Bizkaiko Foru Aldundiak martxoaren 8an zabalduko ditu berriro Gaztelugatxeko San Juanerako sarbideak, inguru horretako sergutasuna hobetzeko obra gehienak amaitu eta gero.
Sarbideak irekita, lan txikiak egingo dituzte 2021eko urtarrilean izandako luiziak kaltetutako segurtasun hesiagaz amaitzeko. Horregatik, uhartera ailegatzeko bidearen azken tartea balizatuta egongo da, oinezkoentzako pasabidea ahalbidetzeko eta azken erremate horiek egingo dituzten ezpondatik hurbilen dagoen eremua babesteko.
Jakinarazi dute foru erakundeak 915.536,96 euroko inbertsioa egin duela obra horietan, enklabea bisitatzen duten pertsonen eta inguruan lanean ari diren langileen segurtasuna hobetzea helburu hartuta. Aurrekonturik zati handiena (407.144,59 euro, BEZ barne) uhartera ailegatzeko eskalinataren hainbat tarte birgaitzeko erabili dute, izan ere, lan horiek diseinatzeko ingurunean integratzeko alderdi estetikoak kontutan hartu dituzte, eta, aldi berean, tokiko materialak erabili dituzte enklabe osoaren irudia kontserbatzeko. Lan horietan, besteak beste, hormen beheko aldean antzemandako zuloak konpondu dituzte, eta horma horiek zaharbeerritzeko harlangaitzai jarri dituzte. Bestalde, baselizatik hurbilen dagoen guneko arrakala konpondu dute, eta horma goratu dute zenbait puntuan, bisitarien segurtasuna bermatzeko gutxieneko garaierara iristeko.
Bestalde, aurrekotuko beste 508.392,37 euro (BEZ barne) 2021eko lur jausiak kaltetutako eremuan bidea egonkortzeko lanetan inbertitu dute. “Luiziak eragin larrai izan zuen uhartera iristeko bidean, iristeko baldintzak ez zirelako egokiak. Ondorioz, lurraren egonkortasuna bermatzeko eta lur jausi berriak saihesteko lan egitea erabaki zen”, azaldu dute. Egonkortze lanei ekin aurretik lan osagarriak egin zituzten: aldi baterako euste sistemak jarri ziren luiziaren ondoren sortutako lur erauzketa berriaren gainean, obran parte hartzen zuten langileek segurtasunez eabili ahal izateko sarbidea. Lan horiek amaituta, bidea egonkortu zuten mikropilotezko pantaila bat instalatuz: “Pantaila hori mikropiloteen bi ilarek eta hormigoi armatuzko habe handi batek eusten dion lurzoruari ainguratzeko hirugarren ilarak osatzen dute”. Jarduera horiek guztiak ezpondaren kontrol topografiko zorrotzaren menpean egin dira, obren ardura duten langileen segurtasuna bermatzeko.