Itsas Gudari Eguna ospatuko dute domekan
Nestor Basterretxeak 1937ko gudan hildakoen omenez egindako 'Matxitxakoko Guda' eskulturan lore eskaintza egingo dute. Ekitaldi politikoa Bermeoko Kafe Antzokian izango da.
1937eko martxoaren 5eko gudan parte hartu zuten gudariak omenduko dituzte, Bermeon, martxoaren 3an [domeka]. Urtero legez, Matxitxakoko Gudaren urteurrena gogoratuko dute Eusko Alkartasunak eta Alkartasuna Fundazioak antolatutako Bermeo Itsas Gudari Egunean.
Nestor Basterretxeak batailan zendutakoen omenez egindako eskulturaren inguruan, ikurriñaren igoeragaz eta lore eskaintza eginez hasiko dute eguna. Hitzordua 11:ooetan jarri dute, Matxitxakoko Guda eskulturaren aurrean.
Ekitaldi politikoa 12:15erako deitu dute, Bermeoko Kafe Antzokian. Rakel Goñi izango da hizlaria, eta, ostean, Herrigintzatik naziogintzara mahai inguruan batuko dira: Nadia Nemehk, Idurre Bidegurenek eta Naiara Fernandezek hartuko dute hitza. Ekitaldiaren ostean luncha eskainiko dutela adierazi dute.