'Kanalako abadea' omendu dute herritarrek
'Gaur txar baten oroitzapena' aurkeztu zuten domekan [otsailak 25], On Jesus Arrienek jasandako pertsekuzioa eta abade etxearen suntsipena batzen dituen liburua.
On Jesus Arrien Kanalako abadea omendu zuten domekan [otsailak 24], Kanalako Gizartetxean. Eguna mezagaz hasi zuten. Hitzordua 11:ooetan zuten jarrita, eta deialdiak erantzun zabala jaso zuen: abadearen gertukoekin eleiza bete zuten. Kanalako abadeak berak ere gertutik jarraitu zuen meza. Amairan, gerturatu zirenek Txori kantari kantatu zioten. Asier Muniategi gautegiz arteagarrak bertso bat eskaini zion.
Meza bukatuta, Gizartetxean jarraitu zuten ospakizuna. Sukarrietako eta Gautegiz Arteagako udalek lagunduta, Andoni Uriarte Aranak idatzitako Gaur txar baten oroitzapena liburua aurkeztu zuten. Liburuak, besteak beste, On Jesusek jasandako pertsekuzioa eta ondorioz, abade etxearen erretzea eta suntsipena jorratzen ditu. Hitzaurrean, Jose Miguel Aranburu Albizurik abadea Kanalak bizi dituen aldaketa guztien lekuko izan dela azpimarratzen du. Abade lanaz gain, herriko ohiturak mantentzeko eskainitako laguntza nabarmentzen du, besteak beste, Legendikako Andra Mari Jaiak edo San Martineko festak.
Xabier Amurizak Kanalako abadeari eskainitako bertsoekin amaitutzat eman zuten eguna.