San Antonio hondartzara sartzeko biribilgunean autobus markesina berriak jarri dituzte
Busturitarren "beharrei erantzutea" eta "bizi kaliltatea hobetzea" da udalaren helburua. Bizkaiko Foru Aldundia arduratu da markesinak jartzeaz.
San Antonio hondartzara sartzeko biribilgunean autobus markesin berriak jarri dituzte. Busturiko Udalak udal aurrekontuetan iragarri zuen hondartzako sarbidean eta BBKren udalekuaren inguruan markesinak jarriko zituztela, “herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta bizilagunek planteatutako beharreri erantzuna emateko”.
Proiektuaren obra zibilaren gastuak –6.000 euro– udalak ordainduko ditu, baina bi noranzkoetan markesinak jartzeaz Bizkaiko Foru Aldundia arduratu da. Aitor Aretxaga Busturiko alkateak egindako lana eskertu die: “Eskerrak emon gura dizkiogu Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailari, egindako lanagatik”.