Ertzaintzak bi gazte ikertu ditu droga-trafikoaren ustezko delitu batengatik, Gernika-Lumon
17 urteko bi gazteri 400 gramo haxix baino gehiago konfiskatu zizkieten Ertzainek, eta bide publikoan ustez drogarekin trafikatzea leporatuta ikertu dituzte.
Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, Gernika-Lumon 17 urteko bi gazte ikertu dituzte droga-trafikoaren ustezko delitu batengatik.
Droga kontsumoaren eta trafikoaren aurkako eta arma zuriak detektatzeko Ertzaintzaren planaren esparruan, martitzen arratsaldean [otsailak 20 ] patruila batek gazte talde bat identifikatu zuen Gernika-Lumoko kale batean. Polizia-dotazioak egiaztatu zuen haietako batek 400 gramo inguru haxix zeramatzala. Beste gazte batek, berriz, pakete bat lurrera botatzeko saiakera egin zuen, eta ertzainak konturatu, eta 40 bat gramoko bilgarri bat zeukala ikusi zuten.
Ondoren, biak herriko Ertzain-etxera eraman zituzten eta, ikertu gisa, eginbideak ireki zizkieten droga-trafikoaren ustezko delitu batengatik.
Ertzaintzatik azaldutakoaren arabera, gazte talde horretan substantzia beraren beste kopuru txiki batzuk aurkitu zituzten, doitasun-balantza batekin batera, eta konfiskatu egin zizkiete. Bestalde, bertan zeuden bi gazte Herritarren Segurtasunari buruzko Legea urratzeagatik salatu dituzte, labana bat eta borra luzagarri bat zeuzkatelako.