Maria Egigurenek 107 urte bete ditu
Maria Egiguren Argoitiaren 107. urtebetetzea ospatu zuten domekan [otsailak 18], Foruko egoitzan. Maritxu 1917ko otsailaren 18an jaio zen, Ondarroan, baina 2020az geroztik egoitza horretan bizi da. Mikel Magunazelaia Foruko alkatea ere egon zen ospakizunean, eta lora sorta bat oparitu zion Egigureni.