U-BAI Faktoriak bere Lehen Inbertsio Foroa egin du Busturian
Sortu berri den U-BAI Faktoria elkarteak Urdaibaiko enpresa-garapena eta lehiakortasuna bultzatzeko asmoarekin antolatu du jardunaldia.
Eskualdeko “enpresa garrantzitsuenetarikoak” bilduz sortutako ekimen pribatua U-BAI Faktoria; Albacora, Artike Investments, Barna, Ebaki, Echebastar, Egoin eta Maier enpresak daude bertan. Horien ordezkariak elkartu dira gaur [otsailak 16] Busturiko Madariaga Dorretxean. U-BAI Faktoriaren iraunkortasunaren eta gizarte-erantzukizun korporatiboaren konpromisoaren barruan, elkarteak, besteak beste, Azti eta Enagas Emprende bazkide-kolaboratzaileak dauzka eta baita eskualdeko udalen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere.
Tokiko garapen ekonomikoa sustatzeko ikuspegiarekin, faktoria Urdaibaiko enpresa-ekimenekin bat egiteko eta sektore funtsezkoetan diren arrantza, elikadura, egurra, automobilgintza, ekonomia zirkular eta turismo jasangarrira “inbertsioak erakartzeko ezinbesteko plataforma gisa posizionatu da”. Era berean, etorkizuneko ikuspegia berrikuntzan eta jasangarritasunean azpimarratuz, faktoria “eskualdearentzako aldaketa-motor” gisa aurkeztu da, eta bertoko komunitatearentzako “balioa eta ongizatea” sortzea du helburu du.
Gaurko jardunaldiak Urdaibaiko ekonomia eta enpresa-ekosistema “indartzeko potentziala duten” sei enpresa-ekimen batu dituela jakinazi dute.