Joseba Sarrionandiak Markos Gimenoren erakusketan bisita gidatua egingo du
'Karteletrak' erakusketaren bisita gidatua egingo du, zapatuan [otsailak 17], 12:30ean, Euskal Herria Museoan.
Joseba Sarrionandiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketaren bisita gidatua egingo du, zapatuan [otsailak 17], 12:30ean, Euskal Herria Museoan. Erakusketak Markos Gimenok idatzitako palindromoetatik sortutako 53 kartel biltzen ditu. Idazlea bildumako sormen prozesuez eta bitxikeriez ariko da.
Artistaren lagun askok eta Euskal Herriko artista ugarik parte hartzen dute erakusketan Gimenorekiko adiskidetasun eta arteari egindako omenaldi hunkigarrian bere palindromoak ilustratuz. Hain zuzen ere, erakusketarekin batera, Sarrionandiaren Gimenoren 101 Letrakartel liburua dago, berak glosatutako ehundik gora irudigaz.
[IKUSI INAUGURAZIOKO ARGAZKI GALERIA]
53 kartel horietako batzuk Markosek berak diseinatu zituen, baina Sarrionandiaren lanari esker haren lagun askok eta bertako hogeita hamar artista baino gehiagok palindromo horiek kartel formatuan ilustratzen lagundu nahi izan dute, Gimenokiko adiskidetasunari eta haren jenialtasunari egindako omenaldi modukoan. «Erakusketak euskararen eta sorkuntza artistikoaren batasuna jasotzen du, hitzak arte bihurtuz».
Sarrionaindiak esan du Gimeno «ezagunagoa» izateko garaia dela. «Kartel palindromiko bakoitzak ezusteko linguistiko bat eta adimen joko bat proposatzen dizkigu. Eta, euskal komunitate duin, alai eta sortzaileago baten parte sentiarazten gaitu».