Agortuta daude III. Sporting Gauerako sarrerak
Sarrera erosi dutenen artean, Athleticen eta Bartzelonaren artean martxoaren 3an 21:00etan San Mamesen jokatuko den partidurako sarrera bikoitzak zozkatuko dituzte.
Sarrerak agortuta daude zapatuan [otsailak 17] Gernika Sporting Klubak hirugarren aldiz ospatuko duen Sporting Gauerako. Sarrera erosi dutenen artean, Athleticen eta Bartzelonaren arteko martxoaren 3an 21:00etan San Mamesen jokatuko den partidurako sarrera bikoitzak zozkatuko dituzte. Ordu berean, baina zapatuan [otsailak 17], emango diote hasiera jaialdiari Txoriburu Produkzions taldeagaz. Gero, Gautegun erromeriak emango dio jarraipena jai giroari eta gaua ixteko arduraduna DJ Ramix izango da.
Klubetik kirolarekiko grina tokiko entretenimenduagaz eta kulturalagaz uztartzen saiatzen direla diote. «Urteetako esperientzia dugu kirol eta gizarte ekitaldiak antolatzen, eta erreferente bihurtu gara komunitate espiritua eta tokiko talentua indartzen dituzten topaketa gogoangarriak sortzeko». Haien helburua pertsonak batu, kirola sustatu eta gure tradizioak ospatzen dituzten «esperientzia paregabeak» eskaintzea da. «Entretenitzea ez ezik, gure komunitatearen barruko loturak sendotzea ere bilatzen dugu».