Bermeoko Intxausti Kaleko bigarren faseko lanak hasi dituzte
Areilza kaletik hasi eta Arresirainoko tartean egingo dituzte lanak, eta sei eta zortzi aste bitartean irautea aurreikusi dute. “Lan horiekin Bermeoko Udalak irisgarritasuna hobetu gura du Bizkaiko Jaurerria eta Intxaustirainoko tartean”.
Lehenengo fasean egin modura, oraingoan ere, errepidea eta espaloia altuera edo maila berean jarriko dituzte, eta, gainera, iriste erraztasuna hobetzeko helburuagaz, Arresi kalean, farmaziaren aurreko espaloia zabalduko dute, eta zebra-bideagaz lotzeko beheratuko dute.
Intxausti kalea ibilgailuentzat itxita dago, eta lanok iraun bitartean horrela jarraituko du. Sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu du udalak.