Gaur Dala Bihar elkarteak kontsumoari buruzko saioa emango du Mundakan
Gaur Dala Bihar elkarteak kontsumoari buruzko prestakuntza saioa eskainiko du otsailaren 16an (barikua), 11:00etatik 12:30era. Hain zuzen ere, Hornidurak, zer jakin behar duzu? izenburua jarri diote.
Aurretik izena eman beharra dago, aukera zabalik dago, eta datorren astelehena, otsailak 12 da (astelehena) azken eguna. Horretarako, hainbat bide zabaldu dituzte udaletik: Whatts-App bidez, posta elektroniko bidez edota aurrez aurre iragarki taulan jarritako idazpen zerrendan izena emanda. Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ekimenean laguntzaile moduan parte hartzen dute.