Ereñoko Udalak egurra zozkatuko du otsailaren 10ean
Ereñoko Udalak Arraska inguruan dauden lau lote pago egur zozkatuko ditu. Zozketa otsailaren 10ean 13:00etan izango da udaletxeko batzar gelan. Interesa dutenek izena eman behar dute otsailaren 9a baino lehen telefono bidez (94-625 46 21) edo udala.ereno@bizkaia.org posta elektronikoan.
Irabazleek martxoaren 10a baino lehen batu beharko dute egurra. Udaletik argitu dute data baino lehen jasotzen ez bada, “uko egiten dutela ulertuko da, eta erretserban geratu den pertsonari emango zaio”.