Klima aldaketaren inguruko escape boxa antolatu dute, Ekoetxean
"Helburu orokorra lankidetzaren eta dibertsioaren bidez, jasangarritasunaren aldeko ohiturak ezagutzea eta aurkitzea da", azaldu dute.
Klima aldaketaren escape boxa egingo dute zapatuan [urtarrilak 27] Busturiko Ekoetxean. Hiru txanda antolatu dituzte egun osoan, bakoitza ordu eta erdikoa, jokoa ordubetean egin daitekeela esan badute ere: 10:30-12:00, 12:30-14:00 eta 16:30-18:00. horrez gain, otsailaren 25ean eta martxoaren 16an 16:30etik 18:00era.
7 urtetik aurrerakoentzako da eta helburua da parte hartzaileak klima aldaketaren aurka egin daitezkeen ekintzen jabe izatea. «Helburu orokorra lankidetzaren eta dibertsioaren bidez, jasangarritasunaren aldeko ohiturak ezagutzea eta aurkitzea da. Ohitura horiek klima-aldaketaren aurka borrokatzen laguntzen dute, banakako ekintza txikien bidez, eta, beste pertsona batzuenekin batera, ekarpena handiagoa izan daiteke».
Laborategi «klandestino bat» dela azaldu dute, pagadi-baso baten bihotzean kokatuta. «Bertan, gazte-talde bat ikerketa bat garatzen ari da klima-aldaketaren ondorioak geldiarazteko eta, horrela, planetaren patua salbatzeko».