Jaione Bilbao Atelarentzat izan da Bizkaiko Belenzaleen Elkartearen jaiotza
Abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra bitartean Bermeoko Arrantzaleen Kofradia Zaharrean ikusgai egon zen Bermeo Jaiotzagaz lotutako lehiaketa Jaione Bilbao Atelak irabazi du, eta, beraz, Bizkaiko Belenzaleen Elkartearen Jaiotza jaso du opari.
Hain zuzen ere, jaiotzan zenbat pinu zeuden asmatu behar zen, eta 83 herritarrek parte hartu dute. Horietatik hemeretzi izan dira erantzun zuzenak. 290 pinu zeudela jakinarazi dute. Asmatutako hemeretzi horien artean zozketa egin, eta Bilbaok eskuratu du jaiotza.
Bestalde, parte-hartzaile denen artean antzerkirako sarrerak zozkatu dituzte, eta Laia Beitia Intxaustirentzat izan dira horiek.