Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek 'Almazenean' antzezlana plazaratuko dute
Barikuan [urtarrilak 19] 20:00etan aurkeztuko dute, Lizeo Antzokian. Antzezlanak Hermanos Machado Saria jaso du.
Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek Almazenean antzezlana aurkeztuko dute gaur 20:00etan Lizeo Antzokian. Sarrerak salgai daude 12 eurotan, 9 euro Lagunak txartelagaz. Antzezlanak galdarak konpontzen dituen empresa bateko bi lankideren gorabeherak kontatzen ditu. David Desola idazle kataluniarrak idatzi duen “komedia zorrotz eta garratz” horrek lan munduan pairatzen den “esplotazioaz eta kapitalismoaz” hausnarketa egiten du. Antzerkiak Hermanos Machado Saria jaso zuen.