Gazteen iritzia ezagutzeko inkesta zabaldu du GIZek
Galdetegia otsailaren 29ra arte bete ahal izango da. Gazteek zerbitzuaren inguruan duten iritzia ezagutzea da helburua.
Herriko gazteek zerbitzuari buruz duten iritzia ezagutzeko galdetegia zabaldu du Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ). Inkesta anonimoa eta konfidentziala da eta betetzeko azken eguna otsailaren 29a izango da.
Maite Caruezo Gazteria Saileko zinegotziak adierazi duenez, herriko gazteen iritzia ezagutzea “garrantzitsua” da zerbitzuak hobetzen jarraitu ahal izateko: “Mota honetako inkestak informazio iturri interesgarria izaten dira erabiltzaileen iritziak ezagutzeko, eta, era berean, zer hobetu dezakegun jakiteko”.
Inkesta laburra dela azaldu du, minutu gutxi batzuetan egin daitekeena. Galdetegia sarean bete daiteke; inkesta zuzenean betetzeko Bermeoko GIZen sare sozialetako QRa erabili dezakete bermeotarrak.