Herritarrek euskara eskolak jaso ahalko dituzte Mundakan
AEKgaz elkarlanean lortu du egitasmo hori Mundakako Udalak. Eskolek mundakarrek euskara ikastea eta euskararekiko kontzientziazioa lantzea dute helmuga.
Argazkia: Mundakako Udala. Estreinako aldiz, Mundakako Udalak udalerrian euskara eskolak babesten hasi da. Herritarrek hizkuntza ikasteko eta hizkuntzaren inguruko kontzientziazioa lantzeko asmoz, lehenengoz eman dio udalak egitasmo horri 100%eko diru laguntza. Mundakarrek astean egun bitan edukiko dute, horrenbestez, euskara eskolak hartzeko aukera; horretarako, udalak AEKgaz elkarlana egin du. Mundakako alkate eta euskara zinegotziak, Sorne Rubio Aranok, azaldu du ekimenaren jomuga nagusia Mundakako herritar guztien artean “geure hizkuntza sustatzea” dela.