Anbulantzien kontrako sabotajea ikertuko du Ertzaintzak
Zapatuan [urtarrilak 13] Bermeoko emakume batek osasun laguntza eskatu zuen. Sabotajeengatik atzerapenak izan ziren anbulantzietan, eta emakumea hil egin zen. Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian emakume horren heriotzaren inguruan, presako garraio sareko bi anbulantziek sabotajeak jasan zituztela egiaztatu ostean.
Ertzaintza Gernika eta Bermeoko urgentziazko anbulantziek jasandako sabotajeak ikertzen ari da. Azken egunetan 30 anbulantzia inguru izan dira kaltetuak Bizkaian: gurpilak, beirak, atzerako ispiluak eta abar suntsitu dizkiete.
Zapatuan [urtarrilak 13], Bermeon, emakume batek laguntza eskatu, eta gerturatzeko premiazko anbulantziarik operatibo ez zegoela jabetzean ohartu ziren sabotajeaz. Larrialdi horretara heltzeko atzerapenak izan ziren, eta laguntza eskatu zuen emakumea zendu egin zen. Hala, emakumea hil egin zela jakin ondoren, eta inguruko premiazko anbulantziek zituzten kaleengatik operatiborik aurkitu ez zutenez, Ertzaintzak dagokion ikerketa abiarazi du, egoera argitzeko.
Bermeoko Udalak “doluminak eman eta elkartasuna adierazi” die asteburuan zendutako emakumearen senitartekoei. Anbulantzia zerbitzuetako enpresarekin harremanetan jarri eta gertatutakoa azaltzeko eskaera egin diotela nabarmendu dute: “Udalak gaia lehen baino lehen argitzea espero du”.