Jokoen bitartez hondakinak murriztearen garrantziaz kontzientziatzeko aukera
Gernika-Lumoko San Juan Ibarran bi obra edukiontzi jarri dituzte. Domekara arte egongo da, baina saio guztiak erreserbatuta daude.
Bizkaiko Foru Aldundiaren “Aztarna Garbiak” ekimena ezagutzeko aukera dago Gernika-Lumon. Proiektu honek enbalajeak sortzen duen hondakin kopurua murriztea du helburu. Bihar [abenduak17] arte egongo da San Juan Ibarran kokatuta, baina dagoeneko eguneko 16 sesioak erreserbatuta daude.
Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteari lotutako proiektua da”Aztarna Garbiak”. Baztertuta egon diren berreraikitako bi obra edukiontzi jarri dituzte San Juan Ibarran, bizi berri bat emateko asmoz. Birziklatzen irakastea helburu duen joko ezberdinak jarri dituzte barruaa. Bertako langileak adierazi dutenez, ” 5Rak zer diren eta etxean zer egin behar duten eta zer ez ulertzeko baliogarria da”. Familiei zuzenduta dago: “Askotan uste dugu gurasoek badakitela zer egin behar duten, eta haurrek ez, baina beti ez da horrela izaten. Askotan gurasoek ere ez dakite nola jokatu behar duten”.
Ekimenak harrera “oso ona” izan du Gernika-Lumon, “bereziki umeen aldetik”. Obra edukiontziak oihanean girotuta daude, eta umeentzako “estimulu asko daude”. Edukiontziara sartzean “misio bat dutela azaltzen zaie, ukitzen duen guztia birziklatzen duen talisman bat aurkitu behar dute”. Ondo pasatzeaz gain “gogoeta egin eta zerbait ikasteko”, jokoa bukatuta galdera bat erantzun beharko dute berturatutakoek: “erantzunekin familiak egin behar duen horretaz kontzienteago izatea bilatzen dugu”.
“Aztarna Garbiak” proiektua dagoeneko zazpi herritatik igaro da, eta beste hiru geraleku izango ditu urtarrilaren 14an [domeka] bukatutzat eman aurretik.