Gabon koloreek eta azokak hartuko dute Arratzu
Gabon kantek, argiek, eta Gabon kontzertuak girotuko dute Arratzu asteburuan. Horrez gain, domekan [abenduak 17], denetariko postuak izango dituen azokak hartuko du plaza.
Gabon itxura hartuko du Arratzuk asteburuan: Gabon kantek hartuko dituzte kaleak, Gabon argiak piztuko dituzte, eta Gabon kontzertuaz ere gozatuko dute herritarrek. Horrez gain, domekan [abenduak 17], denetariko postuak izango dituen azokak beteko du plaza.
Barikuan [abenduak 15] umeak herriko kaleetatik aurrera eta atzera ibiliko dira abestiak kantatuz 18:00etatik aurrera, eta, herria girotu ostean, postal lehaiketaren sariak banatuko dituzte kultur etxean. Ostean, 19:30ean, Gabonetako argiak piztuko dituzte, su artifizialen argipean eta txokolatearen epeltasunean.
Jai giroak ez du etenik izango zapatuan [abenduak 16], 2:00etan Gabon kontzertuak girotuko baitu eliza.Leire Ojangure eta Itxaso Arana soprano eta piano joleak emanaldia eskainiko dute, Inbigu taldeagaz (Gypsy jazz) eta Inats taldeagaz (Erdi Aroko musika tresnak) batera.
Domekarako ere hitzordua jarri dute: ardo dastaketa. 12:00etan hasiera emango diote denetariko produktuekin beteko duten azokari Arratzuko plazan; besteren artean, gaztandegiek, pate postuak, kontserba postuak, goxoenak edota taloenak egongo dira plaza. Horrez gain, dantza saioa eskainiko dute dantza modernoko umeek eta Piñapolak Otxoteak girotuko du egonaldia.
Herritarrei bertaratzeko deia egin diete udal ordezkariek.