Denetariko gaiak eta giro aparta gailendu dira Gazte Mintzodromoan
Bermeoko hamabost nerabe inguru elkartu dira lehen ekitaldian. Otsailerako zehaztu dute hurrengo Gazte Mintzodromoa.
Bermeoko hainbat nerabe lehenengo Gazte Mintzodromoan batu ziren martitzenean [abenduak 12]. Bermeoko Berbalagunek antolatutako ekitaldian hamabost bat lagun elkartu ziren, eta askotariko gaiak jorratu zituzten. Antolatzaileek adierazi dutenez, gazteek arratsalde ona pasa zuten, eta “oso gustora” aritu ziren.
Mintzodromoan mintzagai izan zituzten, besteak beste, kirola, kirol-txapelketak, telebista saioak, bakoitzaren kontzertu idealak izan beharreko ezaugarriak, moda, estereotipoak eta sare sozialen eragina, bidaiak, harreman pertsonak eta familia ereduak.
Hurrengo mintzodromoa otsailaren amaierarako adostu dute, ordurako gai proposamenak biltzearekin batera: ikasketak, etxebizitza eta lan aukerak izango dituzte mintzagai, besteren artean.