Copernika bideoarte musikala etorkizunera begira jarriko da
Barikuan [abenduak 8] 19:00etan ospatuko dute hirugarren Copernika bideoarte musikalaren jaialdia, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan.
Barikuan [abenduak 8] 19:00etan ospatuko dute hirugarren Copernika bideoarte musikalaren jaialdia, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Bideoklip izenez ere ezaguna, jaialdia etorkizunera begira jarriko da aurten, hainbat musika generotako sortzaileak ekarriz eta batuz, baita artistikoak ere.
Ikus-entzunezko proposamenek “aukera zabala” hartuko dute: animazioak eta esperimentazioa, fikziozko zinema, generoko zinema, dokumentalak, lan amateurrak eta askoz gehiago. Bideoklip aukeraketa berri bat ikusteko aukera izango dute bertaratzen dutenek.
Bizkaiko hainbat artista eta sortzailek beren lanak erakutsi eta haiei buruz hitz egingo dute Gernika-Lumoko ekitaldi “informal eta kementsuan”. «Sortzaileak bertan izango dira euren lanak partekatzeko eta horren atzean dagoen sorkuntza prozesuaren nondik norakoak ezagutzera emateko», adierazi dute antolatzaileek. Herritarrak bertaratzeko deia dute.