Euskararen alde kantatuz, lorratz ederrak uzten
Euskararen Egunaren bezperan, Segundo Olaeta Musika Eskolakoek eta Urdaibai Kantagunekoek Euskal Lorratzak emanaldia eskaini dute gaur eguerdian [abenduak 2], Gernika-Lumoko Merkatu plazan.
Ordubete inguruko saioan, euskarari eskainitako abestiak kantatu dituzte bertan bildutako herritarrekin batera. Amaieran, gainera, Euskalgintzaren Irradaka dantzatu dute alkarregaz.