Martxan daude Elexaldeko irisgarritasuna hobetzeko lanak
Herriak Egiten Aparteko Funtsak 100.000 euroko diru laguntzagaz bultzatu ditu lanak.
Ereñoko Udalak Elexaldeko ekipazioa birgaitzeari ekin zion pasaden astean, eta helburua Elexaldeko irisgarritasuna hobetzea dela adierazi du Joseba Zarragoikoetxea Ereñoko alkateak. Lanen zenbateko osoa 242.815,89 eurokoa den arren, 100.000 euroko diru laguntza eman die Herriak Egiten Aparteko Funtsak. Lanak Artetxu S.L. enpresak egingo ditu hiru hilabeteko epean: “Otsail ingururako lanak amaituko dituztela aurreikusten dugu”, esan du Zarragoikoetxeak.