'Txori kantari' nagusitu da Bermeon
Gazteen 31. BBK Sariketako bigarren kanporaketa Bermeoko Eleizalde Ikastolan jokatu da, eta 'Txori kantari' izan da garaile.
Bermeoko Eleizalde Ikastolan burutu da Gazteen 31. BBK Sariketako bigarren kanporaketa, gaur [azaroak 8] goizean. Azkena pentseu eta Txori kantari taldeak aritu dira parez pare bertsotan, finalaurrekorako sailkapenaren bila. Garaipena Txori kantari taldearentzat izan da, eta ondorioz, azaroaren 20an Getxon jokatuko den finalaurrekoan izango dira.
Txori kantari taldean Malen Bilbao Basterra, Ekhi Zuluaga Intxaurbe eta Aiala Irurtia Montero aritu dira bertsotan. Azkena pentsau taldeko partaideak, berriz, Iradi Barrenetxea Akesolo, Eider Fernandez Aranburu eta Luberi Irurtia Montero izan dira.
Saioko gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga aritu da. Epaimahai lanak egiten, berriz, Ander Elortegi Garatea, Etxahun Lekue Etxebarria eta Koldo Gezuraga Seijido egon dira. Idazkaria Maria Ortega Zubiate izan da.
Sariketako hurrengo kanporaketa datorren astelehenean [azaroak 13] izango da, Zallako Mimetiz eskolan.