Eibar eta Nabarniz arteko mendi ibilaldian "gustura" ibili dira
Athletic Nabarniz Elkartearen urteroko deialdiari erantzunez, hemeretzi pertsonak egin zuten zapatuan [urriak 28] Eibar eta Nabarniz arteko mendi ibilaldia.
06:00etan Nabarnizen autobusa hartu, eta Eibarren ekin zioten 29 kilometroko ibilbideari. Adierazi dutenez, “egun haizetsu ta eguzkitsua lagungarri” izan zitzaien.
Ohiturari eutsiz, Oiz mendiko tontorrean hainbat argazki ateratzeko geldialdia egin zuten, eta 12:00ak aldera agertu ziren lehenengoak Nabarnizen, eta gainontzekoak “apurka-apurka heltzen” joan ziren.
Athletic Nabarniz Elkartearen kideek balorazio ona egin dute, eta beste urte batez mendi ibilaldia egitea lortu dutelako pozik daudela esan dute: “Eguna borobiltzeko parte-hartzaileek, beteranoek eta antolatzaileek bazkaldu genuen alkarregaz, eguneko gorabeherak komentatuz. Athletic Nabarniz Elkartetik balorazio positiboa egin dugu, ibiladiaren beste edizio berri bat egitea lortu dugulako, eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaileei, Nabarnizeko Udalari eta Hitzari, hori lortzen lagundu digutelako”.