Arimekin batzeko gauaren zain
Mozorroak jantzita, arimek eta hildakoek bertoko herri askotako kaleak hartuko dituzte datorren martitzenean; kalejirak eta ibilbideak, ipuin kontaketak, gozokiak...egongo dira aukeran.
Euskal Herrian ondo errotutako ohitura da Arimen Gaua, nahiz eta azken urteetan galdu egin den tradizioa izan. Hala eta guztiz ere, euskal ohiturak berreskuratzearen alde egin dute azken urteetan herri askotan. Hala, aurten ere, arimek eta hildakoek hartuko dituzte eskualdeotako kaleak.
Laugarrenez ospatuko dute Arimen Gaua Ibarruriko Elizalden. Oxigastra Curtisii elkarteko emakumeen eskutik, Memoriaren Ibilbidean elkartuko dira herritarrak, eta dantzan amaituko dute gaua.
Ajangizen ere, 2021ean berreskuratutako antzinako ohituragaz jarraituko dute aurten; mozorroak prestatzeko eta gozokiak batzeko batuko dira herritarrak.
Bermeon, mozorroak jantzi eta dendarik denda ibiliko dira ume, gazte zein nagusi. Eta, Ean, eskulanak eta aurpegiak marrazten emango dute martitzen arratsaldea.
Gernikarrak, berriz, Lurgorrin batuko dira, baso beldurgarrian barrena ibiltzeko.
Sukarrietako umeak, berriz, azaroaren 5ean edukiko dute Gau Beltza ipuin kontaketa saioa Ludotekan; aldez aurretik izena eman beharko dute.
EGITARAUA HERRIZ HERRI
Ajangiz
Urriak 31, martitzena.
– 18:00. Mozorroak prestatu, bakoitzak etxetik eroandakoagaz.
– Ondoren. Etxez etxe, Xanduli, Manduli, Kikirriki…eman goxokiak guri!
Bermeo
Urriak 31, martitzena.
– Arratsaldean. Berton, dendarien elkarteak antolatuta, Ziria edo Saria herriko hainbat dendatatik.
Ea
Urriak 31, martitzena.
– 18:00. Eskulanak, aurpegi margoketa, merendola, txokolatea eta musika, Eskolondon.
Gernika-Lumo (Lurgorri)
Urriak 31, martitzena. Mozorrotuta joateko deia egin dute
– 18:00. Basoko ibilbidea.
– 18:30. Ipuina.
– 19:00. Baso Beldurgarria.
Ibarruri (Muxika)
Urriak 31, martitzena.
– 20:00. Oxygastra Curtisii taldeko emakumeek hildakoen ibilbidea egingo dute lehenengo, San Pedron hasita
– 21:30. Dj Gorriontxu eta Laztanaren kontzertua.
Sukarrieta
Azaroak 5, domeka. Gura duenak mozorrotuta joateko aukera dauka.
– 17:30. Gau Beltza ipuin kontaketa saioa, 6 urtetik gorako umeentzat, Ludotekan. Izena eman behar da: 94-687 07 15/udala@sukarrieta.eus. Sukarrietarrek lehentasuna izango dute.