Greba Feminista Orokorrari buruzko bilerak antolatu dituzte Bermeon
Bermeoko Mugimendu Feministak bi hitzordu jarri ditu barikurako: 11:00etan eta 18:30ean, Kabidxen.
Azaroaren 30erako deituta dagoen zaintza kolektiboaren aldeko Greba Feminista Orokorrari buruzko nondik norakoak azaltzeko, Bermeoko Mugimendu Feministak bilera informatibo ez mistoak antolatu ditu.
Hain zuzen ere, bi hitzordu jarri dituzte barikurako [urriak 27]: 11:00etan eta 18:30ean. Biak, Goiko Plazako Kabidxe Gune Sozialean izango dira. Herriko emakumeek gura duten ordua aukeratu dezaketela adierazi dute.